ZER DA?

Potx eta Lotx pailazo talde bat da. Antzerkia, dantza eta musika uztartzen dituzte gure ikuskizunek. Pailazo klasikoaren umore kutsuaz osatzen dira gure esketxak.

Familia osoari zuzendutako ikuskizunak dira, bereziki gaztetxoenei. Hala ere, helduentzako keinu ugari dituzte. Bi denboraldi daramatzagu jada; “HERRIKO FESTETAN” izan zen lehena eta orain “ETXEAN” denboraldiarekin ari gara burubelarri. Bi lanak, disko, bideoklip eta dvd banaz aurkeztu ditugu eta diskoei erreparatuz, azpimarratuko dugu, Txinparta Bertso Eskolako kideen partaidetza izan dugula letrak egiterako orduan. Horrez gain, denboraldi bakoitza formatu txikiagoko antzezlan batekin osatu dugu. Oraingo kasuan, “LEHIATZERA” ikuskizuna.

TALDEA

Josu Zubia

Musikari eta aktore lanetan jarduten du Josuk. Txikitatik egon da lotuta musika munduari, abestiak konposatzen ditu eta azken urteotan antzerkian ere aritu da, batez ere, inprobisazioan eta pailazogintzan.

Potx
Itziar A

Itziar Aurkauz
Aktorea da Itziar. 6 urte daramatza Oñatiko antzerki taldean eta aurretik ere egin izan ditu hainbat lan. Azken urte hauetan pailazogintzan eta inprobisazioan dihardu besteak beste.

Danel Teran
Aktore lanetan ari da. Gasteizeko Ortzai antzerki eskolan eman zituen 3 urte eta gaur egun Oñatiko antzerki taldean dabil proiektu desberdinak burutzen.

Danel T.
Xabi Sound

Ander Murillo
Aktore lanetan dabil. Ander Oñatiko antzerki taldeko partaide izan da 13 urte zituenetik. Hainbat egitasmo aurkeztu ditu jende aurrean eta bertan jaso du egun duen formakuntza, ikastaroak eginaz.